Luizi handia izan da Bentako bidean eta itxita dago errepidea

Karkara 2018ko aza. 27a, 14:12

Asteleheneko euriteak luizi handia eragin du Bentako bidean eta errepidea kaltetuta geratu da. Inguruko etxe eta baserrietan bizi direnek erabili dezakete bidea, baina gainontzekoek, ez.

Asteleheneko euriteen ondorioz Bentako bidean luizi handi bat gertatu da, eta errepidearen zati han hondatu egin da

Udaleko teknikariek egoera aztertu dute, eta konponketak egin bitartean, bidea ixtea erabaki du Orioko Udalak, bertakoentzat izan ezik. Izan ere, bidearen zati bat erori egin da, eta beraz, errepidea estututa dago tarte horretan. Bide-zati horretan ez dira bi auto kabitzen eta, segurtasuna bermatzeko, udalak bidea ixtea erabaki du. Inguruko etxe eta baserrietan bizi direnek izango dute pasatzea; baina gainontzekoek, ez.

Udalak abisatuko du bidea berriro irekitzen denean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!