Abenduaren 7an pilota jaialdia izango da Orioko pilotalekuan

Karkara 2018ko aza. 28a, 12:30
Titin III pilota partida jokatzen. (larioja.es)

Bi partida jokatuko dira pilota jaialdiaren barruan. Lehenengo norgehiagokan Orioko Lertxundi-Aranalde bikoteak, Villabonako Urbieta - Esnaola izango du aurkari. Ondoren, Titin III eta Merino, Urbieta II eta Zabalaren aurka arituko dira. 

San Nikolas Jaietan barruan, abenduaren 7an, ostiralarekin, pilota jaialdia antolatu dute Orioko Udal Pilotalekuan. 18:00etan hasiko da kirol hitzordua, eta bi partida jokatuko dituzte. Lehenengo norgehiagokan Orioko Lertxundi-Aranalde bikoteak, Villabonako Urbieta - Esnaola izango du aurkari. Ondoren, Titin III eta Merino, Urbieta II eta Zabalaren aurka arituko dira.

Pilota jaialdiko sarrera 5 euro kostako da, baina 14 urtetik beherakoentzat doan izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!