AZTIk aurreikusi du 2019ko antxoaren kanpaina ona izango dela

Berria.eus 2018ko aza. 28a, 15:15
Antxoa kaxetan. Artxiboko argazkia.

AZTIk antxoaren biomasa neurtu du Bizkaiko Golkoan, eta 490.000 tona antxoa gazte daudela ondorioztatu du, Juvena 2018 kanpaina zientifikoaren bidez.

AZTIk antxoaren biomasa neurtu du Bizkaiko Golkoan, eta 490.000 tona antxoa gazte daudela ondorioztatu du, Juvena 2018 kanpaina zientifikoaren bidez. AZTIren arabera, urtebetetik beherako antxoaren biomasa hori batez besteko historikotik gora dago, eta, eta 2019ko antxoaren kanpainari begira "kopuru onak" direla azaldu du.

Ultrasoinu igorpenen bidez 400 metroko sakonera behatzea lortu dute zientzialariek, eta jasotako oihartzunaren arabera, antxoa gaztearen biomasa aurreikusi dute. Horrez gain, arrantza zehatzak ere egin dituzte itsasoaren eremu desberdinetan, urtebete baino gazteagoa den antxoaren neurria jakiteko; adierazi dute, 6,3 zentimetro luze dela antxoa batez beste. Plataforma kontinentaletik kanpora eta barrura aurkitu dute antxoa gaztea. 

Datu horiek kontutan hartuta, 2019ko antxoaren kanpainan harrapaketak "ertainak edo handiak" izango direla aurreikusi dute.

Irakurri gehiago Berria atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!