Patxi Izagirre psikologoak hitzaldia eskainiko du Gabonez eta doluaz

Karkara 2018ko aza. 29a, 16:10
Patxi Izagirre psikologoa doluan aditua da. (Goiberri)

'Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu' izenburupean ariko da hizketan, abenduaren 14an Zarautzen. Hitzaldian aholkuak emango dizkie doluan dauden familiei, horiek Gabonei aurre egiteko tresnak eskuratu ditzaten. 

Abendua badator, eta Gabonak gero eta gertuago daudenez, Orion bizi den Patxi Izagirre psikologoak hitzaldia emango du, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu izenburupean.

Izagirre dolu garaian dauden familiei aholkuak ematen saiatuko da, horiek ahalik ondoen aurre egin diezaieten Gabonak bezalako garai zailei. Doluan aditua da Izagirre, eta esperientzia handia du arlo horretan.

Hitzaldia, abenduaren 14an izango da, Zarauzko Antoniano aretoan, 19:00etan hasita. Zarautz Herri Zaintzailea elkarteak antolatu du saioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!