Euskararen Eguna ospatuko dute Orioko ikastetxeek

Karkara 2018ko aza. 30a, 10:28

Astelehenean Euskararen Eguna izango da, eta Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

ZARAGUETA HERRI ESKOLA
Abenduak 3, astelehena

Goizean. Horma-irudia egingo dute Euskaraldiko logoa erabiliaz, borobiltxoak norbanakoen argazki txikiekin beteko da (irakasleak, ikasleak eta langileak). Ekimenaren leloa “tinko eta brinko euskaraz”  izango da.

10:45. Kantu saioa egingo dute. Bi abesti kantatuko dituzte (Euskaraz bizi nahi dut, Euskaraz gazte) eta Tinko eta brinko euskaraz kantua dantzatuko dute. Horren aurretik, argazkia aterako dute.

Arratsaldean:
Haur Hezkuntza
Gurasoekin IKE jolasak egingo dituzte eskolan.

LHko eta DBHko
Zinema. Ikasgela bakoitzean pelikulak ikusiko dira.

Liburu Truke Azoka egingo dute Eskolan, eta ondoren postua jarriko dute kultur etxe

 

ORIOKO HERRI IKASTOLA
Abenduaren 3a, astelehena

Haur Hezkuntza
09:00. DBH 2. mailako Komunikazio lantegiko ikasleen eskutik ipuin antzeztuak.
10:30. Pregoia LHko EUSHITZ taldeko kideen eskutik.
11:00. Argitxoren eta Xaltoren bisita.
14:30. Jolasak.
15:30. Talo tailerra.

Lehen Hezkuntza
08:30. LH 4-5-6 mailako ikasleek herri kirolak egingo dituzte kiroldegian, eta LH 1-2-3 mailakoek mahai jolasak.
10:30. Pregoia.
10:45. LH 1-2-3 mailakoek herri kirolak.
11:00. Euskal Zinema.
14:30. Euskaraldiko koreografia.
14:45. Tailerrak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
08:30. Euskal Zinema
10:50. Pregoia EUSHITZ taldeko kideen eskutik.
11:00. Karaokea, mahai jolasak eta bingoa.
14:30. Herri kirolak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!