Orio AEko emakumezkoek uretako lehen entrenamendua egin dute asteburuan

Karkara 2018ko abe. 3a, 13:00

Entrenamendu saioak egiten duela hiru aste hasi baziren ere, estropalariek larunbatean bota zuten txalupa uretara estreinakoz estropalariek.

Aurtengo denboraldian, hiru baja izan ditu taldeak: Lukene Lizaso, Amaia Uranga eta Edurne Moreno. Hirurek arrauna utzi dute. Bestalde, arraunlari berriak ere badira: Leire Alkala, Amaia Arregi, Laida Arruti, Luda Davidenko, Ane Erkizia, Vicki Piñeiro eta Sandra Piñeiro.

Aurreko urtetik jarraitzen dutenekin bat eginda, guztira 23 arraunlarik osatzen dute taldea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!