Martin Bidaur saritu dute Lauaxeta Sarietan

Karkara 2018ko abe. 4a, 15:30

Atzo banatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak. Martin Bidaur idazlea izan zen sarituetako bat, Itzulera poesia liburuagatik.

2017an argitaratu zuen Martin Bidaurrek —Peru Iparragirre— Itzulera poesia liburua, eta orain, 2018ko abenduan, 35 urtez azpiko Lauaxeta Poesia Saria jaso du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. 35 urtez gorakoen poesia saria Luis Gardek jaso du, Barbaroak baratzean lanagatik. Ikus-entzunezkoen saria Josu Martinezi eman diote, Jainkoak ez dit barkatzen filmagatik, eta Ohorezko Lauaxeta Saria, berriz, Euskaltzaindiari eman diote.

Iparragirrek azaldu duenez, sorkuntzan jarraitzeko gogoz eta asmoz dago. Sortzaile gazteen inguruko mahai inguruetan ere aritu da Iparragirre, esaterako, Elgoibarko Euskara Ala Ezkara zikloan; esperientzia hauek interesgarriak eta aberasgarriak direla adierazi du.

Horrez gain, orain arte erosoen poesia idazten egon bada ere, genero desberdineko zerbait sortzen saiatzeko asmoa daukala ere eman du aditzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!