Turismo teknikari eta kanpineko zuzendari lanpostuetarako deialdian sartu direnen zerrenda, erabakita

Karkara 2018ko abe. 5a, 15:30

Lanpostu bakoitzerako aurkeztu zirenen artean, onartuak eta baztuertuak izan direnen zerrenda argitaratu du Orioko Udalak. Bi lanpostuetarako lehenengo ariketa urtarrilaren 16an izango da.

Orioko Udalak bi lanpostu betetzeko deialdi publikoa egin zuen; hain zuzen ere, turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikari lanpostua eta udal kanpineko zuzendari lanpostua. Hautaketa prozesua abian da jada, eta gaur, abenduak 5, izena eman dutenen artean, onartuak eta baztertuak izan direnen zerrenda argitaratu dute.

Deialdian parte hartu ahalko dutenen zerrendak ezagutzera emateaz gain, epaimahai kalifikatzaileak nola osatuko diren jakinarazi dute. Bestalde, bi lanpustuetarako lehenengo ariketa urtarrilaren 16an izango dela iragarri dute, 10:00etan Orioko kultur etxean.

Hona hemen turismo teknikari lanposturako deialdian onartuak eta baztertuak izan direnen zerrenda eta kanpineko zuzendari lanposturako deialdian onartuak eta baztertuak izan direnen zerrenda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!