Jostailu biltzea, kontzertuak eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera hartuko ditu Oriok datozen Gabonetan

Karkara 2018ko abe. 10a, 13:29
Prest da Gabon jaiei begirako kultur egitaraua.

Orioko Udalaren eskutik, prest dute Gabonetako kultura egitaraua. Hona hemen egitaraua osorik.

Egitaraua

Abenduak 14, ostirala

  • 17:00-19:00. Jostailu bilketa Orioko herriko plazan, Herrio natur elkarteak antolatutako jostailu erabilien truke-azokaren barruan.

Abenduak 15, larunbata

  • 17:00-19:00. Jostailu erabilien truke-azoka Orioko herriko plazan, Herrio natur elkartearen eskutik. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian izango da.

Abenduak 16, igandea

  • 16:30. Mandala tailerra haurrekin kultur etxean. Jarraian, herriko zuhaitz apainduko dute egindako mandalekin.

Abenduak 19, asteazkena

  • 19:30. Gabonetako kontzertua Orioko San Nikolas elizan, Salatxo abesbatzaren eta Danbolin musika eskolaren eskutik.

Abenduak 22, larunbata

  • 22:00. Herribil ekitaldia Orioko Karela kiroldegian, Harribil dantza taldeak antolatuta.

Abenduak 24, astelehena

  • 10:45. Haurren kantu-saioa. Zaragueta Herri Eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Danbolin musika eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazatik hasita.
  • 11:00. Tonbola Orioko herriko plazan, Orioko Herri Ikastolako DBHko ikasleen eskutik.
  • 17:00. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Orioko herriko plazara, Lera taldearen eskutik.

Abenduak 28, ostirala

  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:30. Gabonetako haur parkea, Orioko Karela kiroldegian.
  • 19:30. Gospel kontzertua Orioko San Nikolas elizan.

Abenduak 31, astelehena

  • 11:30. San Silvestre lasterketa, Orioko Herri Ikastola aurretik abiatuta. Haurren proba.
  • 12:00. San Silvestre lasterketa, Orioko Herri Ikastola aurretik abiatuta. Helduen proba.

Urtarrilak 5, larunbata

  • 11:00. Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale arituko da, gutunak jasotzen. Eguerdian iritsiko da plazara.
  • 17:00. Erregeen kabalgata herrian barrena. Orioko Karela kiroldegian amaituko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!