Orioko Pintxo Asteari hasiera eman diote

Karkara 2018ko abe. 10a, 18:09

Gaur hasi da Arkupek aurrenekoz antolatutako Pintxo Astea Orion; gaurtik ostegunera bitartean izango da, abenduaren 10etik abenduaren 14ra. Guztira, sei tabernak hartuko dute parte: Kutixi, Sayalero, Baraka, Antilla, Gabon eta Aterpe.

Taberna bakoitzak pintxo bana prestatu eta aurkeztuko du, eta bezeroek, pintxoa erosi eta dastatzean, balorazioa egin eta helarazteko aukera izango dute, pintxo onena zein den erabakitzeko. Horretarako, balorazio orriak izango dira tabernetan.

Gainera, kontsumitzaileek orri horietan beren izen-abizenak idatziz gero, zozketa herrikoian parte hartzeko aukera izango dute: 100 euroko bono bat eta 50 euroko bi bono zozkatuko ditu Arkupek elkarteak. Pintxo Astea amaitzean jakinaraziko dute zein tabernak irabazi duen pintxo onenaren saria, eta baita zozketaren irabazleak zeintzuk diren ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!