Euskotren ligako kanporaketarako aldaketak adostu zituen TKEk Orion egindako bileran

Karkara 2018ko abe. 18a, 10:00

Larunbatean, abenduak 15, Orion egin zuen urteko azken bilkura Traineruen Kluben Elkarteak, eta arrauneko Euskotren ligako kanporaketan aldaketak egitea adostu zuten bertan izan ziren taldeek.

Datorren urtean, bost taldek hartuko dute parte kanporaketetako estropadetan; hain zuzen ere, ligako azken estropadan, eta ETE eta Galiziako ligetako lehenengo bietan. Bestalde, ligako patroi onenaren saria ematea ere erabaki zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!