Herribil Gabonetako emanaldia antolatu dute larunbaterako

Karkara 2018ko abe. 18a, 13:48
Larunbatean izango da Harribil Dantza Taldearen emanaldia.

Harribil Dantza Taldeaz gain, gonbidatu bereziak izango dira Karela kiroldegiko ikuskizunean, hala nola, Salatxo abesbatza, Talai Mendi Dantza Taldea eta Danbolin Musika Eskola. Aurkezle berria ere iragarri dute aurtengo saiorako.

Harribil Dantza Taldeak Herribil Gabonetako emanaldia prestatu du aurten ere. Abenduaren 22an izango da, larunbata, 22:00etan Orioko Karela kiroldegian. Aurten ere gonbidatu bereziak taularatuko direla jakinarazi dute, hala nola, Salatxo abesbatza, Danbolin Musika Eskola, Talai Mendi Dantza Taldea eta abar. Intza Unanue eta Goiuri Unanue ere bertan izango dira, eta baita Asier Gozategi eta Julen Alonso ere, trikia jotzen. Bestalde, aurkezle berria arituko da aurtengo emanaldian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!