Santo Tomas eguna ospatu dute Zaragueta Herri Eskolan

Karkara 2018ko abe. 21a, 12:57

Gaur goizean, Zaragueta Herri Eskolan Santo Tomas eguna ospatu dute. Festa giro ederra sortu da eskolako frontoian, eta ikasle, guraso eta irakasleek gozatu ederra hartu dute taloak eta txistorra jaten. Horretaz gain, urtero bezala, eskolako ikasle batzuk Haurreskolan eta Eguneko Zentroan izan dira, hango lagunekin batera Gabon kantak abesten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!