Orioko eguneko zentroko langileak greban daude

Karkara 2018ko abe. 24a, 13:40

ELA sindikatutik jakinarazi dutenez, "ona izan da" greba deialdiak izan duen jarraipena langileen artean.

Azaroa amaieran protestak eta grebak egin zituzten adinekoen zaintzaren sektoreko Gipuzkoako langileek, lan hitzarmen "duina" eskatzeko. Negoziazio-mahaian ez da akordiorik egon, eta ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute berriz, aste honetarako. ELAk aste osorako deitu du lanuztea, abenduaren 24tik 31ra bitartean; LABek, 24an eta 31n deitu du.

Orioko eguneko zentroan bat egin dute deialdiarekin, eta gaur gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira. 

ELA sindikatutik jakinarazi dutenez, "ona izan da" greba deialdiak izan duen jarraipena langileen artean. "Izan ere, kontutan hartu behar da adinekoen zaintza sektorean gutxieneko zerbitzuak %70ak direla, eta hori oztopoa izaten da langileak mobilizatu eta kalera ateratzeko".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!