Erregeen kabalgataren inguruko oharra

Karkara 2018ko abe. 27a, 17:17

Aurten antolakuntza lanetan ari den boluntario taldeak ezinbestekotzat jotzen du 'guraso gehiagoren partaidetza' antolaketan eta entsegutean,  'bai aurten eta baita datozen urteei begira ere, kabalgataren etorkizuna bermatu nahi bada'. Ondoren, helarazi duten oharra, oso-osorik:

Erregetako kabalgataren inguruan ohar txiki bat.
 
Badakigu entseguetarako  asistentziaren inguruan gatazkak sortu direla.
 
Jakin, kabalgata antolatzeko lanetan aurrez esperientziarik ez dugun bolondres talde bat gabiltzala, aurtengoa antolatu ondoren datorren urterako aldaketa batzuk aurreikusi ditugu baina hurrengo urtearte itxaron gabe aurten urtarrilaren 2,3 eta 4 egunetan etortzen diren haurrak atera ahal izango dira, baina hori bai, entsegu hauek ezinbestekok izango dira (zerrenda pasako da).
 
Datorren urtean antolatze lanetan bolondres gehiago egotea ezinbestekoa izango da kabalgatak jarraipena izatea nahi badugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!