Orioko Erregeen Kabalgatako entseguen ordutegia hurrengo hiru egunetarako

Karkara 2019ko urt. 2a, 12:23

Gaur eta bihar 19:00etan egingo dituzte Erregeen kabalgatako danborradako entseguak.

Erregetako kabalgatako danborrada prestatzeko, hainbat entsegu egin behar izaten dituzte parte hartzen duten haurrek. Abenduaren 26an hasi ziren entseguekin, eta lehen saioak eguerdian egin bazituzten ere, gaur eta bihar, arratsaldean izango dira.

Hurrengoa da danborradako entseguen ordutegia:

  • Gaur, urtarrilak 2, 19:00etan
  • Bihar, urtarrilak 3, 19:00etan
  • Urtarrilak 4, ostirala 12:30ean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!