Trafikoa moztuko da bihar, Bizarzuriren eta Erregeen bisitak direla eta

Karkara 2019ko urt. 4a, 17:00

Hainbat bide mozketa izango dira biharko egunean zehar. Orioko Udaletik pazientzia izateko eskatzen diete errepideetako erabiltzaileei.

Orioko Udalaren oharra, ondorengoa:

Orioko Udalak, herriko hainbat eragileren laguntzarekin, bihar, urtarrilak 5a, larunbata, Bizar Zuri eta Errege Magoak iritsiko direnez behar den bezalako harrera prestatu dute. 

Bizar zuri goizeko 10:00ak aldera bilduko da Anibarko Portuko umeekin eta ondoren herrian zehar hainbat geldi une eginez umeen gutunak jaso ditu.

Errege Magoak berriz arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira trenez eta harrera behar den bezala egin ondoren Herriko Plaza urbilduko dira, ondoren Eusko Gudari errotonda biratu Arrantzale kaletik Balea kalera eta jarraian Kiroldegira joango dira.

 Beraz bi ekitaldi hauek direla eta trafikoari dagokionez hainbat bide mozketak izango dira eta errepide erabiltzaileei pazientzia eskatzen zaie.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!