Gaur egingo dute ate irekien saioa Maria Maestra haurreskolan

Karkara 2019ko urt. 7a, 10:45

Haurreskolan matrikulatzeko epea urtarrilaren 11 arte izango da irekita.

Gaur zabaldu dute matrikulatzeko epea Maria Maestra haurreskolan, eta arratsaldean ateak irekiko ditu Orioko Haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko aukera izan dezaten. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!