Orioko Kultur etxean eta turismo-bulegoan daude salgai BIGA proiektuko CDa eta DVDa

Karkara 2019ko urt. 9a, 14:00

Gipuzkoako kostaldeko itsas kantak biltzea izan da proiektuaren helburua, eta Getariako, Pasaiako, Hondarribiko eta Orioko abestiez osatu dute CD-a.

Orioko Udalak bultzatu du BIGA proiektua, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko udalekin batera. Gipuzkoako kostaldeko itsas kantak biltzea izan da proiektuaren helburua eta, ondoren, kanta horiek herrietako abesbatzek kantatu eta grabatzea.

2017an abiatu zen egitasmoa eta 2018ko maiatzaren bukaeran egin ziren grabazioak herrietan.

Axular Arizmendi mutrikuarrak koordinatu ditu lanak eta Mutrikun daukan AME estudioan editatu ditu bai grabazioak eta bai bideo-erreportajea.

Orioko hiru kanta
Guztira 12 kanta biltzen ditu CDak, herri bakoitzeko hiru. Orioko hiru kanta hauek daude grabazioan:

  • Balearen bertsoak
  • Bertso txiki bat
  • Arrantza

Orioko kantak grabatzen Salatxo abesbatza, Danbolin musika-eskolako abesbatza eta haurrak ibili dira.

CDarekin batera DVD bat ere grabatu da, kostaldeko kantu-ondarearei buruzko erreportaje bat jasotzen duena. Santi Manterola eta Imanol Urkizu oriotarrak agertzen dira erreportaje horretan, besteak beste.

Kultur etxean eta turismo-bulegoan salgai
CDa eta DVDa 10 euroan daude salgai kultur etxean eta turismo-bulegoan. Erosi nahi dutenek bertara jo besterik ez dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!