Kultura eta Turismo zinegotziak eskerrak eman dizkie Gabonetako ekitaldietan laguntza eman duten talde eta boluntario guztiei

Karkara 2019ko urt. 9a, 15:45

Lourdes Salsamendi Turismo eta Kultura zinegotziak herritarrei esker ona adierazteko hurrengo zabaldu du:

Lourdes Salsamanediren oharra:

"Orioko Udaleko Kulturako Zinegotzi bezala zorionak eman nahi dizkiet oriotar guztiei.

San Nikolas festak pasa genituen jai giro ederrean, berriz ere herriko eragile guztiei esker.

Gabonetako festak ere herriko talde ezberdinei esker ederki disfrutatzeko aukera izan dugu, Herribil emankizunean parte hartu zenuten talde guztiei eskerrak berriz ere lan bikaina eskaintzeagatik.

Musika Eskolako gabon kontzertuan ere ikusi eta gozatzeko aukera ederra izan genuen oriotarrok, bertan parte hartu zuten guztiekin.

Olentzero eta Mari Domingiri eginiko ongi-etorria, aurten ere txalotzekoa izan da, eta haiek etorri bitarteko tartea goxoagoa izan zen Arkupeko kideei esker. Urtetik urtera ekitaldia prestatzen duten boluntarioen lan onari esker, emankizun eder bat ikusi ahal izan dugu, beraz eskerrik asko Lera taldeari eta bertan parte hartzen duten bolountario guztiei, egiten duzuen lanagatik.

Aurten kabalgataren antolaketa Udalak hartu du, Talai Mendik hainbeste urtetan zehar antolatu ondoren. Erronka handia genuen baina erraztasun asko eman dizkigute Talai Mendikoek antolakuntzarako.

Hala eta guztiz, erronka hau ez zen posible izango bertan parte hartu duten herritar guztien laguntzarik gabe. Benetan, Erregeen partetik eta nire partetik mila-mila esker eta txalo beroenak bertan parte hartu duzuen  guzti guztiei. Erregeak oso pozik bueltatu dira, eta zinegotzia oso pozik dago berriro ere erakutsi dugulako gai garela denon artean, behar denean gauzak aurrera ateratzea.

Bestalde, eskerrak udal langileei ere beren laguntzagatik.

Herriak sortzen duena herrirako hobeago izaten delako, eta hobetu beharrak hobetzen saiatuko garelako, eskerrik asko, Zorionak, eta urte berri on denoi."

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!