Pala partida jokatuko da gaur, iluntzeko zortzietan

Karkara 2019ko urt. 11a, 17:08

Martxora arte iraungo duen Udaberri Txapelketari hasiera emango dio arratsaldeko 20:00etan Orioko pilotalekuan jokatuko den norgehiagokak. Orioko Pilota Elkarteko Arruti eta Esoain jardungo dira lehian, azkoitiarren aurka.

Gaur, hilak 11, emango zaio hasiera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketari. Probintziako elkarteek hartuko dute parte martxoa amaiera bitartean.

Orioko elkartetik bi talde izango dira txapelketan. Alde batetik, eskuz binaka lehenengo mailan Lertxundi-Aranalde. Bestetik, gomazko paletan gizonezkoen bigarren mailan, Arruti-Esoain-Murua. Bi taldeetan banatutako ligaxkako sistema izango da lehendabizi, ondoren, azken faseak jokatuko dituzte sailkatuek: finalerdiak eta finala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!