Tolosan bikain aritu dira oriotar gazteak bateletan

Karkara 2019ko urt. 13a, 14:06
Artxiboko irudian, oriotarrak bateletan

Infantil mutilek eta promesa neskek garaipen bana eskuratu dute, eta kadeteak ere fin ibili dira, bigarren egin baitute gaur goizeko estropadan

Atzo hasi zen Gipuzkoako Batel Liga Trintxerpen, eta gaur bigarren jardunaldia izan dute arraunlari gaztetxoek Tolosan. Orioko zazpi ontzi ureratu dira, eta emaitza onak eskuratu dituzte.

Izan ere, infantil mutilen lehen taldeak garaipena lortu du, baita promesa nesken lehen taldeak ere. Kadeteetan mutilak bakarrik aritu dira, eta bigarren egin dute lehen taldekoek, San Juanen atzetik.

Haurretan, azkenik, neskek zazpigarren postua eskuratu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!