Aulki mugikorreko Gipuzkoako lehia jokatuko da larunbatean Orion

Karkara 2019ko urt. 16a, 17:53

Aulki Mugikorreko distantzia luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da larunbatean Oria ibaian. 13:00etan hasiko dira arrauneko lehiaketak.

Bi distantziatan lehiatuko dira arraunlariak. Infantilek, kadeteek eta beteranoek 4.000 metro egin beharko dituzte arraunean Saikolatik hasi eta Oriora bitartean.

Jubenilek eta absolutu mailakoek, berriz, distantzia luzeagoan lehiatu beharko dute. Kasu honetan, 6.000 metro egingo dituzte arraunean  Mapil eta Orio artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!