Datorren asteartean Korrika Batzordea egingo dute Orion

Karkara 2019ko urt. 24a, 14:30

Orioko AEK-k herritarrak bileran parte hartzera animatu ditu. Urtarrilaren 29an izango da, 18:30ean hasita, Orioko Kultur Etxean.

Apirilaren 12an, 13:45ak aldera, pasako da 21. Korrika Oriotik, eta euskararen aldeko ekimena antolatzeko bilera egingo dute urtarrilaren 29an, asteartan, 18:30ean, Orioko Kultur Etxean. Korrika Batzordean 21. Korrikaren nondik norakoak, eta herrian antolatuko diren jarduerak izango dituzte hizpide.

Korrikan parte hartzeko asmoa duten herritarrak Korrika Batzordean parte hartzera animatu ditu Orioko AEKk.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!