Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra ikasle berriak matrikulatzeko epea zabalik izango dute Orioko Zaragueta Herri Eskolan, eta gurasoei ikastetxea erakutsi eta beren hezkuntza proiektua azaltzeko hainbat jardunaldi antolatu dituzte.
Alde batetik, urtarrilaren 24n, ostegunean, bilera informatiboa egingo dute 18:00etan ikastetxean. Bestetik, hilaren 26an, larunbatarekin, 10:30etik 12:30era, Eskola Zabalik ekimena antolatu dute, eta bertan parte hartzen duten gurasoek eskolako txoko guztiak bertatik bertara ezagutzeko eta irakasleekin hitz egiteko aukera izango dute.