Eneko Eizagirrek urrezko domina eskuratu du Espainiako Kopan

Karkara 2019ko urt. 17a, 13:20

Eizagirre "gustura" dago txapelketan lortutako emaitzarekin, lesio batek behartuta tatamietatik kanpo egon baita denboraldi batez. 

Eneko Eizagirre judokak urrezko domina irabazi zuen pasa den igandean, Espainiako Junior mailako A Kopan. Herrialde Katalanetako Tortosa herrian jokatu zen txapelketa asteburuan zehar, eta oriotarrak nagusitasunez irabazi zituen Kataluniako eta Andorrako ordezkarien aurka jokatutako borrokaldiak.

Eizagirre "gustura" dago txapelketan lortutako emaitzarekin, lesio batek behartuta tatamietatik kanpo egon baita denboraldi batez. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!