Irudietan: Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko txapelketa jokatu da gaur Orion

Karkara 2019ko urt. 19a, 17:43

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen jubenil eta absolutu mailetako zortzikoek urrezko domina irabazi dute.

Antolatzaileek jakinarazi dute, hainbat kategoriatan ez dela txapelketa jokatzerik. Arraunlari asko gripeak jota daude, eta arraun taldeek ontziak osatzeko arazo larriak izan dituzte. Iragarrita zeuden 16 txapelketetatik 11 bakarrik jokatu dira. Izan ere, araudiaren arabera, txapelketa ofizialki jokatu ahal izateko, gutxienez hiru ontzik parte hartu behar dute kategoria bakoitzean. Gainontzean, eguraldia eta Oria ibaiaren baldintzak aproposak izan arraunerako.

Orio Arraunketa Elkarteak zazpi domina eskuratu ditu txapelketan. Urrezko bi domina, zilarrezko lau eta brontzezko bat.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!