Orio Arraun Elkarteko txalupak aurredenboraldian murgilduta daude, eta gaur emakumezkoen txalupak hitzordua izan du Portugaleten. Oriotarrek Portugaleteko III. San Nikolas Traineru Jaitsiera irabazi dute, 18:05,6 denboran ibilbidea osatuta. Bigarren sailkatu da Hondarribia (18:39,0), eta hirugarren Deustu (19:18,7).