Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Musua' ikuskizuna eskainiko dute ostiralean, Orion

Karkara 2019ko urt. 23a, 15:39

Ostiralean, 17:30ean hasiko da 'Musua' ikuskizuna, Karela kiroldegian.

Urtero bezala, Orioko Herri Ikastolak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio antolatu du herrian. Aurten Musua ikuskizuna aurkeztuko dute, eta Ikastolatik jakinarazi dute sarrerak agortzear direla, eta azken txartelak salgai daudela Ikastolako idazkaritzan eta Kutixi kafetegian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!