Jon Salsamendi: "Zaleak traineru barruan nahi ditugu"

Karkara 2019ko urt. 24a, 20:53

Jon Salsamendi eta Xanti Zabaleta Orio Arraun Elkarteko entrenatzaileak zaleekin elkartu dira gaur, aurtengo denboraldiari begira ekin dioten kanpainaren berri emateko.

Emakume zein gizonezkoen traineruek, azken denboraldietan jasotako babes eta animoa eskertu dute arrauneko bi entrenatzaileek 150 zaletu ingururen aurrean. Horrekin batera, aurtengo denboraldirako ere laguntza eskatu dute. Urte hasieratik elkartasun-indar hori egotea lortzea da beraien helburua.

Berriz ere... HEMEN GATOZTINK! lelopean eman diote hasiera kanpainari. Zaleei barrutik bultzatzeko aukera luzatu diete. Aurten lehian jardungo diren hiru traineruen barrualdeak oriotarren eta Orio zaleen izenekin bete nahi baitituzte.

Kanpaina babesteko, nahi duenak, bazkide ez denak ere, 100 euroko ekarpen bat egin beharko dio Orioko Arraunketa Elkarteari, ondoren diru hori materialean inbertitu dezan: traineruak, arraunak... besteak beste. Trukean, laguntzaileak bere izen propioa, abizena, ezizena, kuadrillarena... jarri ahal izango du hiru traineruetako batean. 

Urtarrilak 27, igandea, izena emateko aukera izango du plazara gerturatzen denak, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Elkartearekin harremanetan jartzeko deitu 630 435 721 telefonora edo idatzi Watsappa. Helbide elektronikora ere idatzi daiteke: orioae@orio-ae.com

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!