Irudietan: Orioko Udalak, Dikeko kontzertazio batzordeak eta Kofradiak hitzarmena sinatu dute

Karkara 2019ko urt. 28a, 11:49

Kofradiako eraikin zaharra agintaldia amaitu baino lehen eraistea espero dute.

Gaur goizean bildu dira Orioko Udaleko ordezkariak, Dikeko kontzertazio batzordea eta Orioko Arrantzaleen Kofradia, Dikeko hitzarmena sinatzeko. Orioko alkate Joxe Angel Zalduak, kontzertazio batzordeko presidente Bixen Iturzaeta Garatek eta Kofradiako presidente Jon Mujikak parte hartu dute hitzarmena sinatzeko ekitaldian.

Amaieran, alkateak azaldu du, hitzarmena sinatzea Dikeko eta Kofradiako eremuak eraldatuko dituen prozesuaren hasiera izango dela, eta jakinarazi dute, kofradiaren eraikin zaharra egoera txarrean dagoela ikusita, hori eraistea izango dela hurrengo urratsa. "Eraikina agintaldia bukatu baino lehen botatzea aurreikusten da".   

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!