Gustav Mahler gazte-orkrestraren eta Donostiako Orfeoiaren kontzertura joateko autobusa antolatu dute Oriotik

Karkara 2019ko urt. 29a, 14:06

Autobusa doan bada ere, kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera.

Donostiako Kursaalean Gustav Mahler gazte-orkestraren eta Donostiako Orfeoi txikiaren kontzertua izango da martxoaren 7an, ostegunarekin, Donostiako Kursaalean, eta autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du
Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean. Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan erabili ahal izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, martxoaren 1a baino lehen Turismo bulegora deituta. Hurrengoa da telefono zenbakira: 943 835 565

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta Gustav Mahler-en 3. sinfonia joko dute. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!