Batel estropadak jokatuko dituzte Orioko harrobiko arraunlari gazteek asteburuan

Karkara 2019ko urt. 30a, 17:00

Asteburuan Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi jokatuko dituzte arraunlari gazteek.

Arraun denboraldian bete-betean murgilduta daude arraunlari gazteak, eta datorren asteburuan Gipuzkoako Batel Txapelketaren baitako estropadak jokatuko dituzte.

Lehen hitzordua Donostian izango dute harrobiko gazteek larunbatean. Izan ere, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta, Urumea ibaian jokatuko dituzte estropadak, 13:30ean hasita.

Igandean ere ez dute hutsik egingo, eta Pasai Antxon izango dute jardunaldia, 10:30etik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!