Lau garaipen lortu ditu Orio Arraunketa Elkarteak igandeko batel jardunaldian

Karkara 2019ko ots. 4a, 10:00
Arraunlariak batela uretatik ateratzen. (Jose A. Rodriguez)

Pasaian jokatu zen igandean Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia.

Igandean Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia jokatu zen Pasaian, eta Orio Arraunketa Elkarteak emaitza onak lortu zituen. Kadete mailako neskak eta mutilak, eta jubenil eta senior mailako mutilak lehen postuan sailkatu ziren. Bigarren izan zen jubenil mailako nesken ontzia, eta hirugarren infantil mailako mutilak.

Orio Arraunketa Elkarteko kideak gustura dira igandeko batel jardunaldian lortutako emaitzekin. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!