2019ko Udal Aurrekontua bozkatuko dute asteleheneko udalbatzarrean

Astelehenean izango da udalbatzarra, 19:30etik aurrera.

Hurrengoa izango da gai-zerrenda:
- Onartzea, egoki bada, 2019 ekitaldi ekonomikoko Udalaren Aurrekontu Propioa.
- Onartzea, egoki bada, 2019 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboak, honako kontsezio administratiboaren kontratazioa arautzeko. Orioko Antilla hondartzako 3. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko kontratua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!