Astebururako estropadak antolatu dituzte Orion

Astebururako estropadak antolatu dituzte Orion

Larunbatean aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako jardunaldia jokatuko da, eta igandean Gipuzkoako Batel Ligako estropadak, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta.

Arrauna izango da nagusi asteburuan Orion. Larunbatean aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako jardunaldia jokatuko da,12:00etan hasita. Infantilek eta beteranok mila metroko ibilbidea osatu beharko dute, eta kadeteek, jubenilek eta absolutu mailakoek 1.5000 metrokoa.

Bestalde, igandean Gipuzkoako Batel Ligako estropadak izango dira Orion, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta. 11:30ean hasiko da hitzordua, eta estropada eremua Anibarko Portua auzoaren paren hasi eta Ubegun industriagunearen bueltan amaituko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!