Eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko workshop-a egin dute goizean

Karkara 2019ko ots. 15a, 16:00

Guztira, 30 eragile inguru elkartu dira Orioko Bodega Katxiñan

Bigarren urtez egin dute Orion eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko workshop-a. Urola Kostako Udal Elkarteak gidatuta, Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak antolatu du ekimena. Bertako partaide dira eskualdeko turismo alorreko 9 enpresa: Experientziak, Arazi, Basque Destination, Aterian, Egona, Bodega Katxiña, Begi Bistan, Maisor eta San Prudentzio Hotela.

Gaurko saioan, Kongresu eta Ekitaldiei dagokien, eta MICE izenez ezagutzen den turismo alorra izan du ardatz topaketak. Euskadiko agentziez gain, Nafarroa eta Errioxako zenbait agentziek ere hartu dute parte. Guztira, sektoreko 30 eragile inguru elkartuko dira ostiraleko lan-saioan. Ekitaldia goizeko 09:30ean izan da Orioko Bodega Katxiñan.

Ekimenaren helburua da turismoan lan egiten duten eragile eta enpresen arteko harremanak lantzea eta indartzea gure eskualdeko turismo-jarduera sustatzeko. Horretarako, hainbat lan-dinamikez gain, bizipen-esperientzietatik abiatu eta zenbait produktu eta zerbitzu gozatzearekin batera emango da Urola Kostako eskaintzaren berri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!