Txurrumuskiko elkarbizitza astebururako izena ematea datorren astean izango da

Karkara 2019ko ots. 18a, 12:30

Otsailaren 27an izango da izen-ematea Kultur Etxean

Txurrumuski Kultur-Aisialdi elkarteak, elkarbizitza asteburu bat antolatzen du urtero LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat. Edizio bakoitzean gai eta egoera ezberdinak lantzen dituzte hiru egunez begiraleekin batera. Aurtengoan, Txurru-kanpamentua izenpean, Orioko Txurruka aterpetxean izango dira martxoaren 22tik 24ra.

Bertara joan ahal izateko izen ematea otsailaren 27an, asteazkenean, izango da kultur etxean, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Derrigorrezkoa da ordain-agiria, osasun txartela eta izen emateko orria behar bezala beteta aurkeztea.

Plaza mugatuak izango direnez, izena-emate ordenaren arabera egingo dute zerrenda.  Kasuak kasu, plaza guztiak beteko ez balira, martxoaren 7an egingo lukete bigarren izen emate eguna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!