Urrezko Harrijasotze Txapelketan parte hartuko du Aimar Galarragak

Karkara 2019ko ots. 20a, 15:27
Aimar Galarraga harria jasotzen.

Urrezko Harrijasotze Txapelketa Azpeitian izango da martxoaren 2an, larunbatarekin.

Martxoaren 2an, Gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa eta Emakumezkoen Banakako Aizkolari Txapelketa jokatuko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 17:30ean hasita. Herri-kirol jaialdiaren barruan Urrezko Harrijasotze Txapelketa ere egingo dute, eta hiru harri jasotzailek parte hartuko dute, tartean Aimar Galarra oriotarrak. Galarragak, Jon Unanue Goenatxo III.-na eta Xabier Aranburu Guzta izango ditu aurkari.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!