Irudietan: Emaitza onak lortu ditu asteburuan Orioko Atletismo Taldeak

Karkara 2019ko ots. 26a, 12:00

Harrobiko gaztetxoek lan bikaina egin duten Euskadiko Eskolarteko Kros txapelketan. Gaztañaga, Iriondo eta Elortza, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren.

Asteburuan hainbat lasterketetan parte hartu zuten Orioko Atletismo Taldeko kideek, eta taldeko arduradunak gustura dira lortutako emaitzekin. 

Larunbatean Zumaiko Herri Lasterketa jokatu zen, eta Kamel Ziani 3. postua sailkatu zen, podiumera igotzea lortu. Gainera, Iñigo Expositok ere lan bikaina egin zuen 11. postuan helmugaratuz.

Igandean Ormaiztegiko lasterketa jokatu zen, eta bi oriotarrek  irabazi zuten txapela. Alde batetik, 10 kilometroko lasterketan azkarrena izan zen Hossain Kaanache, eta 5 kilometroko lasterketan lehen postuan iritsi zen Jokin Bellido.

Harrobia indartsu
Orioko gaztetxoak ere gogotsu dabiltza korrika eta emaitza onak lortzen ari dira Euskal Herri mailan. Izan ere, asteburuan Ortuellan Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketa jokatu zen infantil mailan, eta oriotarrek marka utzi zuten lasterketan, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan sailkatu baitziren. Lehenengo postuan sailkatu zen Jon Yeabsera Landa (13:54) arabarra, bigarren izan zen Eneko Gaztañaga (13:59), hirugarren Martin Iriondo (14:07), eta laugarren Xabat Elortza (14:28); hirurak oriotarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!