Martxoaren 8an

Martxoaren 8an emakumeen afaria egingo dute Balea elkartean

Karkara 2019ko ots. 28a, 09:30

Emakumeen afarian parte hartu nahi dutenek, Kolon Txiki tabernan eman behar dute izena.

Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, emakumeen afaria antolatu dute Balea elkartean, eta herriko emakumeak afaltzera animatu ditu Xaltxerak elkarteak. Afarian. Bertan parte hartu nahi dutenek, Kolon Txiki tabernan eman behar dute izena.

Afaria emakumeena izango da, baina otordua prestatzeko gizon boluntarioak behar dituzte. Horretarako prest daude gizonek ere Kolon Txiki tabernan eman behar dute izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!