Zarauzko Buffalo taldearen kontzertua izango da ostiralean Orioko Kultur Etxean

Karkara 2019ko mar. 14a, 13:00

Sarrera doakoa bada ere, gonbidapena hartu behar da aldez aurretik kultur etxean.

Buffalo taldeak kontzertua emango du Orioko kultur etxean datorren ostiralean, 22:00etan hasita. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskuratu daitezke kultur etxean bertan. 

Buffalo taldea
Buffalo taldea Zarautzen sortu zen 2008an. Talde instrumentala da eta hurrengo musikariek osatzen dute: Ander Ederrak (gitarra), David Gorospek (bateria) eta Joanes Ederrak (baxua). Iaz aurkeztu zuten beren hirugarren diskoa, Ulu izenekoa.

Hirurek esperientzia luzea dute zuzeneko emanaldietan, eta inguruko musikari askorekin jo dute: Benito Lertxundi, Gozategi, Olatz Zugasti… Kontzertuak eman dituzte, besteak beste, Heineken Jazzaldian, Kutxa Kultur Festibalean, Surfilm Festival jaialdian… 2017an Foru Aldundiak bultzatutako Katapulta Tour zirkuituan parte hartzeko aukeratu zituzten.

 

 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!