Udalaren eta Orioko Arraunketa Elkartearen arteko hitzarmena eta udal-langileen ordainsaria igotzea onartu dira besteak beste, gaurko udalbatzarrean

Karkara 2019ko mar. 7a, 18:59

Gaur iluntzean izan da udalbatzarraren ezohiko bilkura. 

Hurrengoak gaiak aztertu dira udalbatzarrean: 

 

1.- Otsailaren 19ko 86/2019 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, kreditua txertatzeko modalitatean. 

2.- Onartzea, egoki bada, 2/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean. Aho batez onartu da. 

3.- Onartzea, egoki bada, 1/2019 zenbakidun  konpromiso-kredituen espedientea. Aho batez onartu da. 

4.- Onartzea, egoki bada, 2001-2009ko erresulten ordainagiriak deuseztatzea. Aho batez onartu da.

5.- Onartzea, egoki bada, Arraunetxeko areto nagusia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Aho batez onartu da. 

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Orioko Arraunketa Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena 2019 eta 2020 urteetarako. EAJ eta Orain udal taldearen aldeko botoekin eta Eh Bildu eta PSE-EE ren kontrako botoekin onartu da. 

Eh Bilduko ordezkaria den Emeterio Iribar desados agertu da 2019ko hitzarmenean aipatutako 10.000€ ko igoerarekin. 10.000€ horietako 5.000€, 2018an ezin izan zirelako burutu. 2020rako hitzarmenarekin ados agertu da, 2019tik 5.000€ jaitsiko dira.

PSE-EE ko ordezkaria den Ana Priede, berriz, ez da ados agertu hitzarmenarekin, alde batetik, beste kirol elkarteei diru kopuru igoerarik ez zaielako egingo, Arraun Elkarteari soilik. Bestetik, bi urteko hitzarmena izatearekin ere desadostasuna agertu du, 2019koa soilik izan beharko lukeela ta hurrengoa datozenak erabakitzea egokiena iruditzen zaiolako. 

7.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsariaren igoera 2019rako eta, baita ere, kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin egiten duten udal korporaziokideen igoera. Aho batez onartu da. 

 

Gai zerrendan ez zegoen beste gai bat ere jorratu da gaurko ezohiko udalbatzarrean. 

8.- Onartzea, egoki bada, Orio udalerriko Anibarko Portuko zuzkidura bizitokiak sustatzeko Lankidetza Hitzarmena. Aho batez onartu da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!