Altsasuko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Oriotik

Karkara 2019ko mar. 19a, 12:00

Autobusean Izena eman daiteke K2, Kolon Txiki eta Gabon tabernetan.

Igande eguerdirako manifestazioa deitu dute Altsasun, Ez da justizia lelopean, preso dauden gazteen alde, eta bertara joateko autobusa antolatu dute Etxeluze gaztetxeko kideek.10:00etan irtengo da autobusa Orioko geltokitik, 12:00etarako Altsasun egon ahal izateko.

Altsasura autobusean joan nahi dutenek, izena eman dezakete K2, Kolon Txiki eta Gabon tabernetan, ostiral iluntzera arte. Autobusaren prezioa izena ematen duten lagun kopuruaren arabera kalkulatuko dute, baina antolatzaileen jakinarazi dute 10 euro baino gutxiago kostako dela. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!