Aitor Sarasuak egindako ekarpenaren tamainako ikuskizuna Aretxabaletan

Kantuak, bertsoak, errezitaldiak eta antzerkia batu zituen Hegotik Iparrerantz ikuskizunak.

'Hegotik Iparrerantz' izenarekin, Aitor Sarasua bertsolariaren ibilbidea oinarri izan duen ikuskizuna izan zen larunbatean Aretxabaletan. Von Hippel Lindau sindromearen ikerketari bultzada eman nahi diote antolatzaileek jasotako diruarekin.

Kantuak, bertsoak, errezitaldiak eta antzerkia batu zituen Hegotik Iparrerantz ikuskizunak, eta Mixel Ducau, Caroline Phillips, Anje Duhalde, Mixel Beheran eta Xebastian Sedez musikariek, Miren Artetxe, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Ildoka antzerki taldeak parte hartu dute lankide izan zuten Aitor Sarasua bertsolariaren omenezko ikuskizunean.

Irakurri artikulu osoa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!