Easo abesbatzak kontzertua emango du elizan larunbatean

Karkara 2019ko mar. 20a, 15:00
Gizonezkoen Easo abesbatza.

Larunbatean 19:00etan izango da kontzertua, elizan.

Datorren larunbatean Easo abesbatzako gizonezkoen taldeak kontzertua emango du Orioko elizan, 19:00etan hasita. Kontzertua Udalak antolatu du parrokiaren laguntzarekin.

Gizonezkoen Easo abesbatza 1940an sortu zen eta berehala eman zion hasiera nazioarteko ibilbideari: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia) eta Arezzoko (Italia) lehiaketetan parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen guztietan. Hasiera arrakastatsu horren ondoren, munduko toki askotan kantatu du: Madrilgo Palacio Realen, Bartzelonako Palaun, Pariseko Pleyel aretoan eta Châtelet antzokian, Municheko Herkulessaal-en, Monakoko Errege jauregian, Bruselako Errege antzokian, Buenos Airesko Colón antzokian, Mexikoko Arte Ederren jauregian, Bartlesville auditoriumean (EAB), Berlingo Philharmonie-n, San Petersburgoko Alexandrinsky antzokian eta Hermitage-n eta abar.

Era berean, munduko orkestra eta zuzendari onenekin eta bakarlari onenekin kolaboratu izan du 79 urteotako ibilbidean eta, horrez gain, 30 grabaketa baino gehiago ditu eginak.

Abesbatzaren zuzendaria Sergio Pedrouso da gaur egun.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!