Martxoaren 28an, ostegunarekin, Olatz Salvador kantariak kontzertua izango da kultur etxean 20:00etan, Orioko Udalak antolatuta Korrika Kulturalaren barruan.

Sarrera doakoa da, baina aforoa mugatua denez, Orioko Udalak 100 gonbita jarri ditu herritarren eskura, eta Orioko Kultur Etxetik jakinarazi dute sarrera guztiak ahitu egin direla.

Olatz Salvador
Olatz Salvador donostiarra da, baina ama oriotarra du, beraz, ezaguna da inguruotan, nahiz eta martxoaren 28koa izango den Orion bakarlari gisa egiten duen lehenbiziko kontzertua. Olatz Salvadorrek bidea egina du musikan, aurrena Skakeitan taldearekin eta, ondoren, 2014. urtetik aurrera, bakarka. Iaz argitaratu zuen bere lehen diskoa bakarka, 'Zintzilik' izenekoa.