Ana Priede PSE-EEren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaietako bat izango da

Karkara 2019ko mar. 25a, 17:20

Gipuzkoako PSE-EEk pasa den ostiralean jakinarazi zuen Batzar Nagusietako hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagai-zerrenda.

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin zuen pasa den ostiralean Gipuzkoako PSE-EEk, Donostian. Dagoeneko jakina zen Denis Itxaso izango dela Gipuzkoako PSE-EEren ahaldungaia datozen foru hauteskundeetan, baina gainerako zerrendakideak zeintzuk izango diren jakinarazi zuten ostiralean. Batzar Nagusietarako hautagaien artean da gaur egun Orioko Udaleko zinegotzi den Ana Priede Marchan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!