Baxurako ontziek ia agortu dute berdela sarerekin harrapatzeko kuota

Maria Maya Manterola / Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 28a, 17:00
Berdela kaxetan. (Urola Kostako Hitza)

Gaur egun euskal arrantzaleek baimenduta duten berdelaren kuota "huskeria" bat dela uste du sektoreak.

Pasa den astean hasi ziren eskualdeko ontziak berdela arrantzatzen. Nolanahi ere, sarean arrantzatzea baimendu duten berdelaren kuota ia agortu dute dagoeneko. Europako Batasunak berdela arrantzatzeko kuota %20ra jaitsi zuen joan den abenduan. “Europako Batasunaren jaitsiera txosten zientifikoen ondorio da. Hasiera batean, gainera, jaitsiera % 40koa izatea proposatu zuten”, dio Getariako Kofradiako presidente Emeterio Urrestik. Jaitsierari aurre egiteko, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera eman die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei. Hala eta guztiz, baimenduta dagoen kopuru hori “huskeria” dela uste du Urrestik.

Haren hitzetan, neurri horrek ontzi bakoitzak 3.000 kilo berdel gehiago arrantzatzeko aukera ematen badu ere, ez da inondik inora lorpen bat. Urrestiren ustez, duela urte batzuk berdel kopuru altua arrantzatu izana da jaitsieraren arrazoietako bat. “Administrazioan ematen dugu arrantzatutako kilo kopuruen berri, eta ez dugu sekula ezer ezkutatu. Gerora arrantzaleak egiten gaituzte erantzule, baina baimendutakoa arrantzatu besterik ez dugu egin”. Horregatik, kuotei neurria hartzea administrazioaren ardura dela uste du Getariako Kofradiako presidenteak.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!