21. Korrika

Korrikaren osteko afaria antolatu dute apirilaren 12rako

Karkara 2019ko api. 3a, 11:50

Afarian parte hartu nahi dutenek, txartelak aldez aurretik erosi behar dituzte, Orioko Kultur Etxean edo Kolon Txikin, 15 euroren truke.

Korrika Kulturalak antolatuta, Korrikaren osteko afaria egingo da apirilaren 12an, ostiralarekin, 21:00etan hasita, Gure Etxea elkartean. Hurrengoa izango da menua: entsalada mistoa, gisatua, gazta eta intxaurrak eta kafea. Horrez gain, afal ostean bertso zaharrak kantatzea dela asmoa.

Bertan parte hartu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte kultur etxean edo Kolon Txikin, 15 euroren truke. Txartelak erosteko azken eguna apirilaren 10a izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!